Iosu Mendiola

"Lauko Finala une aproposean heldu zaigu; uste dut urte osoan ez garela horren ongi egon"

Maider Betelu Ganboa 2021ko eka. 4a, 12:00

Asteburuan Autonomia Arteko 2. Mailako Lauko Finala jokatuko da Altsasuko Zelandi kiroldegian. Bertan lehiatuko da CBASK Jatorman, Avia Zizur Ardoi bidean utzi eta gero. Larunbateko finalerdian talde altsasuarrak Humiclima taldea du arerio, eta Iosu Mendiola Marañon entrenatzaileak adierazi duenez, "erritmo altuan jokatzen badugu igandeko finalerako sailkatzeko aukera izan dezakegu". Taldea "konfiantzarekin eta gogotsu" dagoela gaineratu du entrenatzaile arbizuarrak.