Saskibaloia

CBASK Jatorman eta San Cerninen arteko Lauko Finalak utzi zuena

Gema Lakuntza Lopez 2021ko eka. 11a, 12:30

Zelandi saskibaloi festa handia izan zen aurreko asteburuan. Autonomien Arteko 2. Mailako Final Laukoa jokatu zen, eta Altsasuko CBASK Jatorman taldeak final handirako sailkatzea lortu zuen. San Cerninen kontrako finalean txiki geratu zen Zelandi, eta final oso lehiatuan, soilik 7 punturen aldearengatik galdu zuen talde altsasuarrak. Horrek ez dio itzalik egin CBASK Jatormanek egin duen denboraldi bikainari, altsasuarrak txapeldunordeak direlako