María Pintoren liburuaren aurkezpena Altsasun

Guaixe 2021ko eka. 15a, 10:32

María Pinto Balsera idazlea. UTZITAKOA

Idazlearen narrazioak eta poemak biltzen dituen 'Una vida entre letras' liburuaren aurkezpena izanen da ostegunean, ekainaren 17an, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. 

Urteetan literatur tailerretan idatzitakoa hartu eta Una vida entre letras liburuan bildu du María Pinto Balsera idazleak. Besteak beste, Altsasun bizitako haurtzaroko eta gaztetako oroitzapenak islatzen ditu testuetan. Ekainaren 17an, ostegunean, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean, Pintok liburuaren aurkezpena eginen du herrian "azkenean". 

Erlazionatuak