Urtero Kataluniatik Euskal Herrira motorzale talde bat etortzen da. Motorzaleen tropelak ostiralean Altsasun geldialdia egin zuen, eta Altsasuko auzian auzipetuetako eta gurasoetako batzuekin egoteko aukera izan zuen. Auziaren egoeraren berri eman zieten altsasuarrek. Kataluniarrek elkartasuna adierazi zieten. Ordu eta erdi iraun zuen topaketak, motorzale kataluniarrek Murgiarako bidea hartu behar baitzuten.