'Los Perros' ikuskizunaren entsegu irekia

Guaixe 2021ko uzt. 1a, 10:29
Led Silhouette dantza konpainia. UTZITAKOA

Led Silhouette dantza konpainia DNA programaren dantza egonaldia egiten ari da Iortia kultur gunean eta gaur, uztailak 1, 19:00etan, sortzen ari diren ikuskizuna erakutsiko dute

Led Silhouette Lesakan egoitza duen dantza konpainia bat da eta maiatzatik Iortia kultur gunean DNA programaren erresidentzia artistikoa egiten ari da Altsasuko Iortia kultur gunean. Egonaldi honetan Los Perros ikuskizuna sortzen ari dira, eta oinarrian txakurrek haien jabeekiko duten baldintzarik gabeko maitasuna eta fideltasuna dago. Marcos Morau koreografoaren laguntza izaten ari dira. Gaur, uztailak 1, 19:00etan, entsegu irekia eginen dute Iortia kultur gunean. 

Erlazionatuak

Dantza istorio baten sorrera

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 18 Altsasu