Sunsundeguiko langileak goizero ordu laurdeneko kontzentrazioa egiten dute lantegian, enpresa batzordeko gehiengoa osatzen duten LABek, ELAk eta CCOOk deituta. 'Lan eta etorkizun duina' da pankartan idatzia dutena, eta lelo horren atzean zein eskaera dauden azaldu du enpresa batzordeko kide Joseba Iturrioz Izagirrek.