Abokatuek aurkeztutako helegiteei Giza Eskubideen Europako Epaitegiak zer erantzunen dien zain daudela, Altsasuko auziagatik auzipetutako guztiek zigorpean egunak betetzen segitzen dute; nahiz eta garagarrilaren 22tik haietako bat bera ere preso ez egon eta kalean kontrol neurriak dituzten. Adur, Jokin eta Oihanek larunbatean 1.700 egun egin zituzten zigorpean. Gaur, astelehenena, 1.702 dira. Espetxetik pasa ziren gainontzeko auzipetuek, Aratz, Iñaki, Jonan eta Julenek, berriz, gaur 1.168 egun egin dituzte zigorpean.