Zelandi eskola publikoko patioan euri ura jasotzeko eta putzuak ez sortzeko lanak egiten ari da Apezetxea Anaiak enpresa. Lanen truke Altsasuko Udalak 147.232,60 (BEZ kanpo) pagatuko dizkio enpresari. Lanak finantzatzeko udalak Nafarroako Gobernuaren 236.000 euroko dirulaguntza du, herrialdeko aurrekontuak onartzean Geroa Baik aurkeztutako zuzenketa batek aurrera egin baitzuen. Bestalde, ikastetxeko beheko solairua eta lehen solairua margotzen ari da Erki Construcción sostenible enpresa. Horiengatik 34.595 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.