Bizikleta hartu eta inguruneaz gozatzera animatu ditu sakandarrak. "Hobe Barranka taldearekin, bizikletarekin aritzen zarenean hobe baita jendearekin joatea, zerbait gertatuz gero babestuta egoteko".
Barranka Txirrindularitza Taldeko BTT talde mistoko kidea da Nagore Gonzalez Claver altsasuarra. Duela urte bat hasi zen taldean. "Aitak animatuta hasi nintzen mendi txirrindularitzan, Barranka taldearekin. Egun batean BTT talde mistoarekin atera nintzen, gustatu zitzaidan eta orain larunbatero BTT irteeratara joaten naiz. Taldekideek oso ongi hartu naute" azaltzen du.
Bizikleta hartu eta inguruneaz gozatzera animatu ditu sakandarrak. "Hobe Barranka taldearekin, bizikletarekin aritzen zarenean hobe baita jendearekin joatea, zerbait gertatuz gero babestuta egoteko".