Gaineratu zutenez, “desjabetuon kontrako errepresioa ez da egun batetik bestera bukatuko, kapitalaren sistemaren erabat gaindituz baino ez da posible”. Horregatik, Ospa! Mugimenduko kideek “errepresioaren kontra antolatzeko deia” egin zuten, eta Lizarrako eta Altsasuko ereduak aipatu zituzten, “errepresioaren kontra bultzatzen ari diren erremintak garatuz antolakuntzaren hauspotze bat bermatu ahal izateko”.