'Los acordes de la memoria' Madrilen

Guaixe 2021ko ira. 8a, 10:21

'Los acordes de la memoria' ikuskizunaren une bat. ARTXIBOA

Josefina Arregi klinikan oinarritutako eta grabatutako film dokumentala Espainiako hiriburuan aurkeztuko dute bihar, osteguna, Golem Madrid aretoan. 

Musikak memorian duen eraginaz hitz egiten du Los acordes de la memoria filmak. Raúl Madinabeitiaren proiektua da, eta Iruñean eta Altsasun mustu ondoren, bihar, irailak 9, osteguna, 19:30ean, Madrilera iritsiko da. Film dokumentala Altsasuko Josefina Arregi klinikan egindako tailerretan oinarrituta dago, eta horietan parte hartu zutenek dira protagonistak.  

Erlazionatuak

Musika eta artea memoriaren aktibatzailea

Erkuden Ruiz Barroso 2021 eka 22 Altsasu