Gau hark utzitako "ajea" dokumental bihurtuta

Guaixe 2021ko ira. 22a, 13:47

Emanaldien ondoren Amets Arzallus Antiak galderak erantzun zituen.

Marc Parramon Boriren eta Amets Arzallus Antiaren 'Altsasu (Gau Hura)' dokumentala ikusteko Iortia bete zen.

Iñaki, Bel eta Aritzen bizipenetan oinarritzen da Altsasu (Gau Hura) dokumentala, larunbatean birritan Iortia kultur gunean eman zena. Altsasuko auziaren errepasoa pantailara eraman dute Marc Parramon Bori dokumentagileak eta Amets Arzallus Antia kazetariak. Horretarako, lau urtez jarraipena egin diote auziagatik preso egondakoari, preso izandakoaren amari eta Altsasukoak aske plataformako kide eta aurrenekoaren lagunari. “Giza ikuspegitik” egindako lana da Iortian ikusteko aukera izan zena. Emanaldien akaberan Arzallus, Bel eta Aritz jendaurrera atera ziren eta publikoaren galderak erantzun zituzten, batez ere sortzaileak. Hirurak ere jasotako babesagatik esker ona adierazi zuten. Soin bandaren egile Maite Arroitajauregi, Mursego, ere ikusleen artena izan zen. 

Erlazionatuak