Hainbat altsasuar elkartu dira “berriro betiko Altsasuko giroaz gozatzeko aukera” emateko asmoz. Ferien asteburuan ohi zen moduan, egitaraua prestatu dute larunbaterako. Egitaraua Bertso poteoarekin hasiko da. Foru plaza izanen da abiapuntua, 12:30ean. Bertso poteoaren ondoren, bazkaltzera joanen dira frontoira, 14:30ean. Majo bazkaldu ondoren, txarangaren laguntzarekin kalejiran ibiliko dira, 16:30etik 21:00etara. Tartean Zumalakarregi plazatik Foru plazarako jaitsiera eginen dutela ere iragarri dute. Egitaraua despeditzeko, 22:30etik aurrera, Elektrotxarangaren doinuak izanen dira. Emanaldia Foru plazan abiaraziko dute.