2016ko urriaren 15. Altsasuko ferietako asteburua. Altsasuarren eta sakandarren telefonoak bor-bor zeuden. Istiluak egon omen ziren Koxka tabernaren aurrean. Atxilotu bat zegoen ere. Espainiako hedabideek ziotenez 50 pertsonek bi guardia zibil eta bere neskalagunak jipoitu zituzten. Hor hasi zen Altsasuko auzia bezala ezagutu den kasua. Ondorioz, Altsasuko bederatzi gazte Espainiako Audientzia Nazionalean epaitu zituzten, eta kartzelan 1500 egun baino gehiago pasa dituzte. Oraindik, gainera, ez dira aske: kalean daude, baina etxean betetzen ari dira zigorra. Gau hartatik bost urte pasa dira.
Gaur Guaixe Astekarian erabateko askatasuna lortu duen Iñaki Abadi elkarrizketa.
Ikusi 5 urte hauetan gertatutakoa Altsasuko Auziaren kronolgian.
Duela 5 urteko gauak barruak astindu zizkigun, herri oso bat muntai polizial eta mediatiko baten erdian murgilduz.
— Bel Pozueta (@BelPozueta) October 15, 2021
Mina. Injustizia. Harrotasuna. Saminetik elkartasun olatua osatu eta bidegabekerien aurka altxa zineten guztion indarra dugu gogoan.
Ez dugu ahaztuko! ???? #Altsasu pic.twitter.com/nsst0G3Gfv
#GaurkoEgunez, duela 5 urte, 2016ko urriaren 15ean Altsasuko gazte batzuek istilua izan zuten taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilekin, herriko jaietan.
— ARGIA (@argia) October 15, 2021
Espainiako justiziaren jokabide arbitrarioa salatzeko adibidetzat hartzen da kasua. pic.twitter.com/ie00hfRVoi