Lastailaren 21ean hasitako lanak despeditu dira, eta ostiralaz geroztik Gartzia Ximenez kalea trafikora zabalik dago. Udaletxe pareko lorategiko izkinatik Zubeztia kaleko bidegurutzera arteko tartean, 90 metro, espaloiak eta errepidea altura berean daude. Lan horiekin udalaren asmoa da oinezkoek eta ibilgailuek tarte hori partekatzea, baina oinezkoei lehentasuna emanez, eta trafikoa mantsoago ibiltzea. Horrekin batera, Alde Zaharra eta zabalgunea lotu ditu. Altsasuko Udala espazio hori itxiko du data jakinetan (asteburuak, festa egunak…) ixtea. Horregatik, oztopo zutoinak jartzeko aukera dago aipatu tartearen bi muturretan.