Udalak lau epaitza saldu ditu

Guaixe 2021ko abe. 7a, 10:17
BAso aprobetxamendua. ARTXIBOA

Aurreikusitakoa baino 32.630,2 euro gehiago eskuratu ditu.

Enkante bidez, Altsasuko Udalak lau epaitza saldu ditu, guztiak ere, herriko baso kudeaketako 2020-2021 bi urteko planeko bigarren fasean jasoak zeudenak. Udalak haiengatik 206.047,8 euro eskatzen zituen, eta, azkenean, 238.678 gehiago eskuratu ditu, aurreikusitakoa baino 32.630,2 euro gehiago. 

Tufadi, Tufadiburu eta Porroetako bidean dagoen epaitza Zubillaga Saralegi SM enpresak eskuratu du 34.520 eurotan. Bidemakur, Larluz eta Elazbiden dermioetan dagoen baso aprobetxamenduagatik Kataliturri SMk 101.599 euro pagatu ditu. Enpresa berak bigarren aduanan eta Salsamendin dagoen epaitza 33.799 eurotan bereganatu du. Eta, azkenik, Aranean, Araneko Lepoan eta Ilarzangoizen dagoen baso aprobetxamendua Barbiur SM enpresaren esku gelditu da  68.760 euro pagatu ondoren. 

Erlazionatuak