Udalak hiru kontratu eman ditu

Guaixe 2021ko abe. 2a, 11:21
Udako igerilekuen ikuspegia. ARTXIBOA

Dantzalekuko zaintza sistema, bi makinen erosketa eta hezkidetza programa.

Altsasuko Udaleko Tokiko Batzordeak hilaren 3an egindako bilkuran hiru kontratu nori eman erabaki zuen. Hiru eskaintza aurkeztu ziren Dantzaleku futbol zelaiko sarbideak kontrolatzeko eta instalazioak zaintzeko sistema jartzeko. Udalak lanak Montajes Electricos Gauss SM enpresari ematea erabaki zuen, baita 21.500 euro pagatzea ere. Bilkura berean Tokiko Batzordeak erabaki zuen Baiza Motor Etxarri SM enpresari parke eta lorategietarako funtzio anitzeko makina 24.793,38 eurotan erostea. Eta 78.244,1 euro pagatuko dizkio Comercial Perez de Maquinaria SSri aurrealdean kargatzeko pala kargatzaileak, atzerako hondeamakinagatik.  

Azkenik, Altsasuko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzan, berdintasuna txertatzen laguntzeko programa bat garatuko du Equala Iniciativas SMk. Harengatik 7.174 euro jasoko ditu. Kontratu hori gehienez hiru urtez luzatu daiteke. 

Erlazionatuak