Altsasuko festen hasieran ohikoa den ekitaldi bat pandemiagatik bertan behera gelditu da: aurreko urteetan jaiotako umeei harrera egitea. Hori dela eta, Altsasuko Udalak erabaki du harrera hori egun seinalatuan egitea: kintoen buruzagiak aukeratzen diren egunean, ilbeltzaren 6an. Egun horretan, 11:00etan, 2019an jaiotako umeei eginen die harrera udalak. Eta 12:00etan 2020an jaiotakoei. Ume guztiek udalak emandako festetako ttattarra jasoko dute eta kintadaren aurreneko argazkian parte hartuko dute.
Udalak ekitaldia behar bezala antolatzeko, seme-alabak Altsasun erroldatuta ez dituzten gurasoei eskatu die izena emateko. Horretarako, kultur gunetik pasa edo kultur gunearen webgunean dagoen galdetegia bete beharko dute abenduaren 20a baino lehen.