Otadia aterpetxea zabalik mantentzeko eskaera kalera

Guaixe 2021ko aza. 26a, 14:00

Otadia aterpean salaketa pankarta jarri dute.

Larunbatean, 12:30ean, kultur gune pareko zabalgunean ‘Otadia ez itxi, altxatu!’ lelopean elkarretaratzea eginen da.

Nafarroako Gazteria Institutuak Otadia aterpearen etorkizuna berraztertzen duen bitartean hura itxita mantentzea erabaki du. Aterpetxea ixtearen kontra manifestua zabaldu dute hango langileek, eta harekin bat egin dute Altsasuko hainbat gizarte eragilek, kolektibok, erakundek, sindikatuk eta alderdik. Haren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatu diote, batetik, “atzera botatzea itxierara zuzenduta zeuden neurri guztiak eta aterpetxea martxan jartzea”. 
ta, bestetik, “2022tik aurrera ere aterpetxea zabalik mantentzea ohiko funtzionamenduarekin, beste alternatibarik aurkezten ez den bitartean”. 


Manifestuaren sinatzaileek nabarmendu dutenez, “Otadiako aterpetxeak Altsasura hurbiltzen ziren milaka laguni ematen zien zerbitzua”. Azaldu dutenez, “
019an, pandemia aurreko urtean, guztira 10.000 ohe bete ziren aterpetxean”. Eta, ondorioz, han ostatu hartutako bisitariek “tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumitzen dute; beraz, pandemia eta egungo kontsumo ereduaren ondorioz kaltetua dagoen sektore bat gehiago zigortzen du aterpearen itxierak”. 

Manifestuaren sinatzaileak

  • Gizarte eragileak 
    Ernai, Altsasuko Gazte Asanblada, Errefailak, Altsasuko Feministak, Sakanako Bilgune Feminista, Euskal Herrian Euskaraz, Sakanako pentsiodunen mugimendua eta Sasoia. 
  • Kolektiboak
    Dantzaleku Sakana, Tenis Altsasu, Altsasuko Gaiteroak, Altsasuko inauteri batzordea, Haize Berriak banda, Zangitu fanfarrea, Altsasuko tabernak, Altsasuko Dendarien Elkartea, Yoseikan-Budo, Burunda txirrindulari taldea eta Altsasuko Mendigoizaleak. 
  • Erakundeak
    Altsasuko, Ziordiko eta Olatzagutiko Udalak eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. 
  • Sindikatuak
    
LAB, ELA, UGT eta CCOO.
  • Alderdiak
    
EH Bildu, Geroa Bai, Sortu.