Makina bat pertsona kontzentrazioa egin zuten azaroaren 27an Otadia aterpea ez ixteko eskatuz. LABek jakinarazi duenez, langileen ordezkariak Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Carlos Amatriain Bustorekin bildu ziren joan den astean. Sindikatuko kideen arabera, “Amatrian ez zen gauza izan zentroa ixteko erabakia bermatzeko moduko inolako daturik emateko”. uzendariak berretsi zuen ez dela behin betiko itxiera, “baina ez zuen argitu zer gertatuko den aterpetxearekin. Egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza” da. LABek gaineratu duenez, zuzendariak “profil teknikoagoen alde egin beharra” nabarmendu zuen, eta aterpetxeak okupazio baxua zuela argudiatu.
LABek argitu duenez, “bertan lan egiten duten sei pertsonei dagoeneko jakinarazi zaie kalera joanen direla. Kontratua deuseztatuko zaielako eta etxera joanen direlako inolako kalte-ordainik gabe”. Altsasukoa Nafarroako Gobernuak zuzenean kudeatzen duen aterpetxe bakarra da. LABek jakinarazi du Aspace fundazioarekin zerikusia duten pertsona batzuk zentroa bisitatzen egon direla. “Badirudi zerbitzu publiko baten beste pribatizazio bat datorrela”.
Koherentzia faltaren salaketa
LABen ustez, “kudeatzailearen kezka ‘arlo publikoa kudeatzearen erantzukizuna’ bada, eta ‘baliabide publikoen eraginkortasuna’ bilatzen badu, has liteke azaltzen zergatik banatu zen bi institututan garai bateko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, eta zergatik sortu ziren bi kudeatzailetza lehen bat bakarra zegoen tokian. Argi dago erabaki horrek karguak gobernukideen artean banatzeko gogoari baino ez ziola erantzuten”. Erabaki hori 60.553 euro kostatzen dela gaineratu du sindikatuak, “kudeatzaile bakoitzak kobratzen duena”.
Sindikatuak gaineratu duenez, “arlo publikoa erantzukizunez kudeatu nahi badu, Institutua hobeki dimentsionatzetik segi lezake. Izan ere, azkeneko plantilla organikoaren arabera, Institutuak 26 langile besterik ez ditu; horietatik bat zuzendari kudeatzailea da, 3 atalburuak (bat menpeko bulegorik gabe, eta beste bat menpeko bulego bakarrarekin), eta 5 bulego buruak (horietatik 4 pertsona bakarreko burutzak dira). Kasualitatez, Gazteriaren Zuzendariordetza hutsik dago. Programen Atalean, gehiago dira nagusiak langileak baino: 4 nagusi eta 2 langile”. ere zuzendaritzapean Nafarroako Gazteriaren Institutua sei atal izatetik zortzi izatera pasa dela gaztigatu sindikatua, “horrek gastua handitzea ekarri du, jakina”.