Hizketan

"Helduendako liburu ilustratu bat da, hamalau poema biltzen dituena"

Guaixe Irratia 2021eko abenduaren 17a

'Elurra elurraren gainean' liburua aurkeztuko du Castillo Suarez idazleak igandean, abenduaren 19an, 17:00etan, Altsasuko Haritza tabernan, Fernando Reyrekin batera. Omenaldietarako eta ekitaldiarako egindako testuak biltzen ditu liburuak.