Joan den urteko garilean Altsasuko auziko auzipetuen defentsen helegitea tramitera onartu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Ondoren, epaileek haiek aztertu dute eta erabaki dute Altsasuko auziaren tramiterako ez onartzea. Beraz, erabaki hori hartuta Altsasuko auziaren epaitegietako ibilbidea bukatu da.