Nafarroako Parlamentuan gobernuari kontrol saioa zegoen eta bere kideetako batzuek parlamentarien galderak erantzun behar izan zituzten. Horien artean Maria Chvite Navascues lehendakariak. Navarra Sumako eta Nafarroako Ciudadanos alderdiko buru Carlos Perez-Nievas Lopez de Goicoecheak zera galdetu zion presidenteari: "Aurreko Gobernuak eta egungo Justiziako kontseilariak adierazitako iritziak kontuan hartuta, zure Gobernuak aurreikusita al du Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren ebazpenaren ondotik Altsasu kasua izenez ezagutzen denaren prozedura judiziala onartzea?".
Lehendakariak, lehenik eta behin, esan zuen bera bere gobernuen egintzengatik erantzuten duela, eta bere gobernuak epaileek emandako epaiak errespetatzen dituela azpimarratu zuen. Halako galderekin Perez-Nievasi protagonismoa bilatu nahi izatea egotzi zion.