Filmoteka Nafarroan bueltan

Guaixe 2022ko ots. 24a, 12:19

'Con los ojos abiertos' dokumentalaren une bat. UTZITAKOA

Emakumezko nafarrek zuzendutako bi film dokumental eskainiko dituste Iortia kultur gunean, otsailaren 28an eta martxoaren 28an. 

Nafarroako filmoteka Iruñetik ateratzeko eta herrialdean zabaltzeko ideiarekin antolatu zuten Filmoteka Nafarroan programa udazkenean. Altsasuko Iortia kultur guneak programa hartu zuen egoitzetako bat izan zen. Harrera ona kontuan hartuta, ziklo berri bat programatu dute, kasu honetan, Nafarroako emakumezko zuzendariek sortutako lanekin zikloa osatu dute.

Otsailaren 28an, astelehena, 19:00etan, María Monreal Otanoren Con los ojos abiertos film dokumentala eskainiko dute Iortia kultur gunean. Martxoaren 28an, 19:00etan, Ione Atenearen Enero film dokumentala izanen da kultur gunean. Filma ikusi ondoren, bi zuzendariekin solasaldia izanen da, hori baita Filmoteka Nafarroan programaren beste helburuetako bat.  Emanaldi bakoitzaren sarrerak euro batean eskura daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian. 

 

Erlazionatuak

Filmotekari Iortian harrera ona egin zaio

Alfredo Alvaro Igoa 2022 ots 08 Altsasu