Emakume Langileen Eguna 2022

Emakumeak askatzeko sozialismoa beharrezko jo du Itaiak

Guaixe 2022ko martxoaren 9a

Emakume langilea askatzeko aukera bakarra "estatu sozialista eraikitzea" dela adierazi zuen atzo,  emakume sozialistak sartzen dituen Itaiak, Martxoaren 8aren harira Altsasun egindako manifestazioan. 

Ibilbidean zehar manifestariek honako leloak oihukatu zituzten:

  • Indarkeria matxistari aurre egin.
  • Langile erasotzaile, kolaboratzaile.
  • Berdintasun faltsuari aurre egin.
  • Erasoen aurrean elkartasuna.
  • Gora emakume langileon borroka.
  • Zapalkuntzen aurrean, antolatu.
  • Emakume langile, antolatu.
  • Erasoen aurrean, klase elkartasuna.
  • Eraso matxistak borrokatu.
  • Indarkeriaren aurrean, harreman sozialistak.