Korrikaren 22. edizioa Amurrion hasi zen atzo. Donostiarako bidean bihar goizaldean Altsasutik pasako da. Euskararen aldeko aldarrikapena zabaldu eta AEKri ekonomia babesa ematen dion lasterketarekin bat egin du Altsasuko Udalak eta kilometro bat erosi du. Horrekin batera, Altsasuko Udalak erabaki du lekukoa Erkudengo Ama Abesbatzak. Horrela, musika erakundeak 40 urtetan herriari egin dion ekarpena aitortu nahi dio.