2022 api 06 Irurtzun
Egunez eta eguraldi onarekin -beroa ere egin zuen- sartu zen Korrika bigarrenez Sakanan. Etxeberriko bidegurutzetik sartu, Irurtzun pasa eta Errotzetik Lizarrarako bidea hartu zuen. Orritzek eta izakiek, Irurtzungo Udalak, Atakondoak, Pikuxarrek eta Aizpeak, Mank-ek eta Guaixek eraman zuten lekukoa.