Altsasuko Korrika Txikia, eguzki eta elurpean

Guaixe 2022ko api. 1a, 14:00

Eguzkiarekin hasi da Altsasuko Korrika Txikia, eta elurpean bukatu. Hala ere, Altsasuko ikastetxe guztietako ikasle, irakasle eta senitartekoek ez dute huts egin

Ekitaldia Burunda pilotalekuan bukatu da. AEKko Korrikako arduradun Aitor Irigoienek Altsasuko ikastetxe guztiei harrera egin die, Korrika Txikian parte hartzeagatik esker ona adierazi, eta ikastetxe guztietako ordezkariek Korrikaren aldeko mezuak irakurri ondoren, Korrikako aurtengo kanta, Hitzekin, dantzatu dute.