Azken egunetan albistegietan LGTBIQ+ pertsonen aurkako zenbait eraso agertu dira. "Kolektiboaren aurkako indarkeria handituz doala ikusi dugu, eta gure biziak arriskuan daudela", esan du Errafailak elkarteak sare sozialetan elkarbanatutako oharrean. "Gure eskubideak kolokan daude, askotariko erasoak jasan behar izan ditugu, lan prekarioenetara kondenatuak gaude...". Horren aurrean "zisheteroarauak eta sistema kapitalistak" ezartzen dituzte arauak eta sexualitateak ez dituztela onartuko gaineratu dute. Hortaz, adierazitako guztia aldarrikatzeko maiatzaren 17an, asteartea, 19:00etan, LGTBIG+ fobiaren aurkako elkarretaratzea deitu dute, udaletxearen aurrean.
Maiatzaren 20an, ostirala, 18:30ean, Militantzia eta disidentzia sexualak Ilunabarrean esan-en proiekzioa eta solasaldia eginen dute Iortia kultur gunean.