Azken egunetan albistegietan LGTBIQ+ pertsonen aurkako zenbait eraso agertu dira. "Kolektiboaren aurkako indarkeria handituz doala ikusi dugu, eta gure biziak arriskuan daudela", esan du Errafailak elkarteak sare sozialetan elkarbanatutako oharrean. "Gure eskubideak kolokan daude, askotariko erasoak jasan behar izan ditugu, lan prekarioenetara kondenatuak gaude...". Horren aurrean "zisheteroarauak eta sistema kapitalistak" ezartzen dituzte arauak eta sexualitateak ez dituztela onartuko gaineratu dute. Honetaz eta militantziaren eta disidentzia sexualaren inguruan hitz egiteko solasaldia eginen du Ilunabarrean esan proiekzioa eta solasaldia eginen dute maiatzaren 20an, ostirala, 18:30ean, Iortia kultur gunean.
Aurretik, maiatzaren 17an, asteartea, 19:00etan, LGTBQ+ fobiaren aurkako elkarretaratzea deitu dute Altsasuko udaletxearen aurrean.