Udal aspiegiturak "sozializatzeko" eskatzeko eguna

Guaixe 2022ko eka. 3a, 07:13

Gure Etxea eraikina. ARTXIBOA

Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko GKS udalarenak diren aspiegiturak "sozializatzeko" eskatuz dinamika jarri dute martxan, eta ekainaren 11rako, larunbata, egitaraua prestatu du. 

Udal azpiegiturak erabiltzeko eskubidea eskatuz dinamika jarri dute martxan Altsasuko Gazte Asanbladak eta Altsasuko Gazte Koordinadora Sozialistak. Espazioak sozializazioa eskatzeko aldarrikapen eguna antolatu dute ekainaren 11n, larunbatean, asanblada ireki batena hasiko dena. 11:30ean izanen da, plazan. Ondoren, kalejira musikatua eginen dute eta 14:30ean bazkarirako bilduko dira, Foru plazan. Tiketak 5 eurotan eros daitezke Arkangoa, Espejo, Lezea eta Txalaparta tabernatan. Bazkalostean, mus txapelketa antlatu dute. Izen ematean momentuan eginen da, 3 eurotan. Gauean, 22:30ean, Xuar Metal Altsasu taldearen kontzertua izanen da, Gaztetxean. 

Udal azpiegiturak sozializatu! egitaraua

Ekainak 11, larunbata

  • 11:30, Foru plazan: Asanblada irekia
  • 12:30, Foru plazatik: Kalejira musikatua
  • 14:30, Foru plazan: Bazkaria
  • 16:30, Foru plazan: Mus txapelketa
  • 22:30, Gatetxean: Xuar taldearen kontzertua
Erlazionatuak