Atletismoa

Sakanako Atletismo Egunak primerako harrera izan zuen

Gema Lakuntza Lopez 2022ko eka. 6a, 14:30

180 neska-mutikok parte hartu zuten Dantzalekun antolatutako erakustaldian

Krosa eta pista lasterketak, disko eta jabalina jaurtiketak, luzera jauziak, hesiak, erreleboak... atletismoaren modalitate ezberdinetan probatzeko aukera izan zuten larunbat goizean Dantzalekura hurbildu ziren 180 neska-mutilak. Asko Dantzaleku Sakana klubekoak ziren eta ikasturte festa gisa bizi izan zuten eguna, baina beste asko atletismoak zer eskaintzen duen ikusteko hurbildu ziren ekitaldira eta baliteke, etorkizunean, Dantzaleku Sakanak kide gehiago izatea. 

Ekimena Dantzaleku Sakana Atletismo Klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatu zuten, ikasturtea despeditzeko eta atletismoa sustatzeko. Ekitaldian atleta ezagunek hartu zuten parte: Iñigo Monreal atletak, bi Olinpiar Jokoetan parte hartu duenak, Iñigo Perezek, Espainia eta Honduras selekzioetan abiadura-lasterkaria izandakoak, eta Nerea Bermejo, Espainiako txapelduna izandakoak. 

Erlazionatuak