Osasun publikoaren aldeko sinadura bilketa

Guaixe 2022ko eka. 8a, 10:22

Sinadurak biltzeko orriak kontzentrazio batean. ARTXIBOA

Gaur, 11:00etatik aurrera, Iortia kultur gune parean.

Sakanako Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kideak gaur Altsasuko azokan izanen dira sinadurak biltzen. Osasun sistema publikoa berreskuratzeko Herri Ekimen Legegilerako sinadurak dira bilduko dituztenak. Estatuko Osasun Publikoaren Pribatizazioaren kontrako Koordinakundeak sustatu du sinadura bilketa hori. Kongresuari eskatu nahi diote osasun arloa pribatizatzeko legeak indargabetzeko, lehen mailako osasun arreta berreskuratzea eta indartzea, adinekoen zentroetako osasun arreta sektore publikoaren esku egotea eta farmaziako eta osasun produktuetako sistema publiko bat sortzea.