Elektrokela Elektrotxarangaren emanaldia

Guaixe 2022ko eka. 8a, 10:20

Altsasuko elektrotxaranga ekainaren 16an, ostegunean, herrian arituko da. 

Pintxo pote berezia izanen da ekainaren 16an, ostegunean, Idergi tabernako terrazan: Elektrokela Elektrotxarangaren emanaldia izanen da, 20:00etatik aurrera. Duela pare bat urte sortu zuten Altsasuko bederatzi gaztek elektrotxaranga eta tabernetan entzuten diren abestiak jotzen dituzte, rock estilokoak, gehien bat.