Beste 50 urte betetzeko prest

Guaixe 2022ko eka. 20a, 14:15

Iñigo Aritza ikastolak 50. urteurrena ospatu zuen larunbatean Altsasun

Ekitaldian, besteak beste, Nafarroako ikastolen federazioko zuzendari Josu Reparazek, ikastolako zuzendari Leire Baztarrikak eta ikastolako presidente Olatz Aldazek hartu zuten hitza. Oiarbide-familiak omenaldia jaso zuen, 25 urtez ikastolako bazkide izateagatik. Haurrendako jokoak eta buruhandiak izan ziren eta Sakanako Trititixa eskolak giroa alaitu zuen. Burunda frontoiko bazkari erraldoian 450 pertsona bildu ziren eta arratsaldean Trikidantz taldeak dantzan jarri zituen Iortia Zabalgune aurreko plazan bildutakoak. Beroari aurre egiteko abanikoak eta ura ezinbestekoak izan ziren.

Erlazionatuak

Euskaraz txioka haritzean

Guaixe 2022 eka 16