Berriemaileek beraien egitekoa despeditu dute

Guaixe 2022ko eka. 28a, 14:01

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren berriemaileak diplomarekin. UTZITAKOA

Laugarren ikasturtea da gazteak lan horretan aritzen direna.

Altsasuko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren berri gazteen artean zabaltzea, hori da berriemaileen egitekoa. Herriko lau ikastetxeetan eta sare sozialen bitartez aritu dira horretan hainbat gazte. Horregatik saria eta diploma jaso dituzte ikasturte akaberan. Zerbitzutik jakinarazi denez, irailean 2022-2023 ikasturterako berriemaileak aukeratzeko prozesua eginen du. 

Erlazionatuak