Jarabe de Paloren omenaldi taldearen kontzertua Altsasun

Guaixe 2022ko uzt. 4a, 14:44

Jarabe de Pau taldea. UTZITAKOA

Kultur 2022 programaren barruan, Jarabe de Pau taldearen kontzertua izanen da irailaren 9an, ostirala.

Jarabe de Pau taldeak Pau Donés musikariaren eta bere taldearen, Jarabe de Paloren, talde omenaldia da. La Flaca abesti ospetsutik Donés hil aurretiko Eso que tú me das abestirainoko errepertorioa osatzen dute, Jarabe de Paloren beste hainbat abesti arrakastatsuetatik pasatuz. Irailaren 9an, ostirala, 20:00etan, Kultur 2022 programaren barruan, Jarabe de Pau taldeak kontzertua emanen du Altsasuko Foru plazan.