Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Instituzioaren Kultur programaren 27. edizioa izanen da ekainaren 25etik irailaren 11ra. Nafarroako 40 herritak eta tokitan Nafarroako talde edo artisten 25 ikuskizun eskainiko dituzte. Egitarauaren programa kalitatezko eta aniztasunezko artista eskaintza sustatzea eta zabaltzea da.
Kultur 2022 programa bitan egonen da Sakanan, Altsasun eta Etxarri Aranatzen, hain zuzen, eta bi emanaldiak irailaren 9an, ostirala, izanen dira. Altsasun Jarabe de Pau Jarabe de Palo taldearen omenaldi taldearen kontzertua izanen da, 20:00etan, Foru plazan, eta Etxarri Aranatzen Kuttune euskal sustraiak oinarri dituen taldearen emanaldia izanen da, 20:30ean, plazan.
Kuttune taldeak euskal erritmoak musika estilo afrikarrekin eta karibearrekin uztartzen ditu. Nerea Quincoces perkusionista eta abeslaria da taldeko zuzendaria, eta hamar taldekideen artean euskal, iberiar, afrikar, mediterranear, asiar eta kubatar musikan aditua diren musikariak daude.
Jarabe de Pau taldeak Pau Donés musikariaren abesti ospetsuenak gogoratzen ditu, La Flaca lehenengo abestietatik Eso que tú me das azken abestiraino.