Altsasuko festetako lehenengo bi kontzertuen berri eman dute: Tropa do Carallo eta Los del Rayo kontzertua izanen da irailaren 16an, ostirala, 22:30etik aurrera, Foru plazan. Tropa do Carallo Evaristoren talde berria da, eta taldeko bateria jolea Tripi lakuntzarra da. 2021. urtean Qué hostiras andáis! diskoa kaleratu zuten. Izenak ez buru ez hankarik gabeko kuadrilla esan nahi du, "desestrukturatutako zerbait".
Los del Rayo taldeak disko berria kaleratu berri du: Cuídate. Altsasuarrek hirugarren etapa bat hasi dutela esan daiteke, diskografika berri batean eta gitarrista bat gehituz.