Drag ikuskizuna ur festa goxoan

Guaixe 2022ko uzt. 5a, 10:27

Uztailaren 12an, asteartean, Gozamenez programaren udako festa ospatuko dute Altsasuko igerilekuetan. 

Bi urteren ondoren, Ur festa goxoa ospatuko dute hamabigarren aldiz Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan. Gozamenez programaren ekimena da festa, eta programak gazteen sexualitatea ikuspegi positibo, adeitsu, plural eta aberasgarri batek lantzea helburu du. Sexualitatearen hainbat alderdiri buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu nahi du gazteen artean. Hau guztia gazteekin esperientzia ludikoen bidez egiten duten, eta haien artean Ur festa goxoa dago. Altsasuko uztailaren 12an eginen da aurten lehendabiziko aldiz Sakanan, eta ondoren uztailaren 18an Irurtzunen, uztailaren 19an Etxarri Aranatzen, uztailaren 20an Lakuntzan eta uztailaren 21ean Uharte Arakilen ospatuko da. 

Altsasuko Ur festa goxoaren egitaraua

  • 20:30 Aurkezpena.
  • 20:30-23:30 Bainua eta ur jokoak.
  • 21:30 Bokata eta alkoholik gabeko edaria, 3 eurotan.
  • 22:00 Dantza ikuskizuna: Aniztasun funtzionalak dituzten Sakanako gazteak.
  • 23:00 Drag Show ikuskizuna.
  • 23:30 Txokolate iturria.
Erlazionatuak