Aizkoran hasi zen Aritz Oiarbide Erdozia, Juanito aitonarekin, baina ondoren Sakana Group-Aralar taldearekin bizikletan aritzera animatu zen osaba Juanjo Erdoziaren bidea jarraituz eta egun, bi kirolak partekatzen ditu. "Bizikletan eta aizkoran, bietan aritzen naiz gustura" dio gazte etxarriarrak. Igandeko Euskadiko Aizkolari Gazteen finala "zaila" izango dela uste du, baina "ongi aritzea" espero du.