Comin zezensuzko eramaile izan zena omendu zuten

Guaixe 2022ko ira. 16a, 10:37

Senide, lagun eta zezensuzko eramaileen omendu zuten Comin zena. UTZITAKOA

Festetako lehen zezensuzkoa haren omenez izan zen.

Joan den urtean hil zen Luis Comin Vielsa. Bera izan zen zezensuzkoa atera zuena Altsasun joan den mendeko 80 hamarkada hasieratik 1994era. Egin zuen lana aitortzeko omenaldia txikia egin zioten herenegun, eta hari eskaini zioten festetako aurreneko zezensuzkoa udalak eta aurtengo eramaileak. Gainera, bere familiak eta kuadrillak Luis presente izan zuten festetako lehen egunean, propio haren argazkiarekin kamisetak egin baitituzte. 

 

 

Erlazionatuak

"Berriz jaioko banintz, errepikatuko nuke"

Erkuden Ruiz Barroso 2019 urr 18 Altsasu