Intxostiapuntako denbolardi berria hasi da

Guaixe 2022ko ira. 21a, 11:17

Intxostiapuntako begiraleak. ARTXIBOA

Altsasuko gazte gunearen ate ireki jardunaldia izanen dira irailaren 23an eta 24an, ostiralean eta larunbatean. 

Udako oporrak amaituta eta behin Altsasuko festak pasata, Intxostiapunta gazte guneak ikasturte berriari hasiera emanen dio ostiralean eta larunbatean, irailaren 23an eta 24an, ate irekien jardunaldiekin. Bi egun horietan, 18:00etatik aurrera, 12 eta 30 urte bitarteko altsasuarrek gazte gunea bisitatzeko aukera izanen dute, bertan eskaintzen dituzten aukerak bertatik ezagutzeko. Honekin hasiera emanen diote ere asteburuero antolatzen dituzten ekimenei. 

Erlazionatuak

"Hemen barruan dagoena zerbait bizia da"

A. Alvaro Igoa eta E. Ruiz Barroso 2020 aza 10 Altsasu