Udalak Amandrea plazako lanak eman ditu

Guaixe 2022ko urr. 12a, 11:45

Lanak despeditu ondoren plazak izanen duen itxura. ALTSASUKO UDALA

Lanak egiteko urte erdia du enpresak.

Amandrea plazako zorua berritu eta bere azpian dagoen aparkalekuan euri urak eragindako kalteak konpontzeko hitzarmena sinatu dute komunitateak eta Altsasuko Udalak. Horren arabera udala da lanen kudeaketaz arduratuko dena. Dagoeneko badu hura eginen duen eraikuntza enpresa: Lacunza Hermanos SM. Lanen truke enpresak 388.397,29 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Haren langileek lanak despeditzeko sei hilabete izanen dituzte.