Euskarazko kultura eta aisialdi eskaera berretsi dute

Guaixe 2022ko urr. 12a, 10:03

Jendea kultur gunean ilaran zain. ARTXIBOA

Kultura Euskaraz, Ainguratu Gura ekimenak egin du eskaera.

Altsasuko aisialdi eta kultur eskaintza euskalduntzea ezinbesteko jotzen du Kultura Euskaraz, Ainguratu Gura ekimenak. Bere kideen iritziz, euskarazko aisialdia ere behar baita euskaraz bizi ahal izateko. Altsasun horretarako zailtasunak daudela nabarmendu dute eta gabezia horren adierazle liratekeen hainbat testigantza jaso dituzte. Zabaldu duten horietako bat Argentinatik etorritako altsasuar batena da, bi ume dituena, AEKn euskara ikastakoa eta familian euskaraz aritzeko ea bizitzeko gai dena. 

Ekimenak jasotako lekukotza horren arabera altsasuar horri "sorpresa" batek "kezka handia" eragin zion: "herriak eta, bereziki, kultur etxeak euskaraz duen eskaintza oso murritza. Sinesgaitzat iruditzen zait. Hizkuntzari muzin egiteak gazte erdaldunak heztea eta hizkuntza gutxituari kalte eragiten zaio, besteak beste". Berak, eta bera seme-alabekin batera, herrian "euskarazko kultur eskaintzaz gozatu nahi" lukeela adierazi du, "eta hori Altsasun ez da erraza izaten ari". Lekukotzetan oinarrituta, ekimenak bere eskaerak berretsi ditu: udalak euskarazko kultur eskaintza handitzea eta eskolaz kanpoko jardueretan euskara bermatzea.