Artebidek antolatutako hamaikagarren Arteazoka izanen da urriaren 14tik 30era. Mustutze ekitaldia urriaren 14an, ostirala, 19:30ean, izanen da eta DJ Txen musikariak girotuko du. Bertan ere parte hartzen duten Sakanako artistak eta artista gonbidatuak bilduko dira, eta auzatea izanen da. Urriaren 16an, igandean, Altsasuko ferien egun handian, 10:30etik 14:00etara, azoka kalera aterako dute. Erakusketa gelaren ordutegia astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta asteburuak 18:30etik 20:00etara izanen da.
Sakanako artistek duela hamaika urte Arte Azoka sortu zuten haien lanak modu kolektiboan erakusteko eta ordutik bailarako artisten erakusleihoa izan da. Urtero zenbait artista gonbidatzen dituzte ere.
Parte hartuko duten artista sakanadarrak: Adela Sánchez, Ana Goikoetxea Salazar, Angel Antonio Agirre, Argine Berastegi, Beatriz de la Vega, Helena Santano Cid, Jesús Miguel Amoztegi, Itziar Nazabal, Joseba Salegi, Josetxo Crespo, Joxean Maiza, Jesús Mari Olmos, Maite Miguel Zufiaurre, Marijostai, Patricia Paats, Rosa Arnanz Zufiaurre, Susana Anguiano, Sagri Mauleon Ezkutari, Arturo Arrizabalaga, Txali Poyo, Esti Garcia, Isaac Landa, Irantzu Garcia eta Cristina Fernández.
Artista gonbidatuak: Isabel Sánchez, Asun del Pozo, Cabeza de Artista, Zorione Méndez Martín, Asún Requena, Ana Martínez de Eulate eta Estibalitz Álvarez.