Duela hamabost urte antolatu zuen Dantzaleku Sakana taldeak lehenengo Onddo lasterketa, eta dagoeneko Altsasuko ferietako ezinbesteko bat bihurtu da. Oinez eta korrikan egin daitekeen lasterketa bat da, ez lehiakorra, 7 kilometrotakoa. Urriaren 15ean, larunbatean, izanen da, Foru plazatik; 10:30ean Oinezkoen martxa hasiko dra, 11:00etan koirrika eginen dutenak aterako dira eta 42. Eskolarteko Krosa 12:00etatik aurrera izanen da. Izena ematea dantzalekusakana.com webgunean egin daiteke 5 eurotan, edo egunean bertan.