'Neskatoak' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2022ko urr. 26a, 12:42

Filmoteka Nafarroan programaren barruan, urriaren 31n, astelehena, Jon Abril zuzendariaren filmaren emanaldia izanen da Iorti kultur gunean.

Filmoteka Nafarroan programak Altsasuko Iortia kultur gunean duen harrera onaren ondorioz, udazkeneko zikloa antolatu dute ere. Programak filmak eta dokumentalak ikusteko aukera ez ezik, egileekin hitz egiten aukera eskaintzen du ere. Hortaz, urriaren 31n, astelehena, 19:00etan, Jon Abrilek Neskatoak filma aurkeztuko du. 

Filmoteka Nafarroan programaren barruan ere azaroaren 28an, astelehena, Matrioskas, las niñas de la guerra filmaren emanaldia izanen da eta abenduaren 26an, astelehena, Ana de día filmarena. 

'Neskatoak'

Sinopsia: 1940tik 1970era Frantziara neskame gisa lan egitera joan ziren emakumeen esperientzia. Gehienetan, nerabe eta neska gazteak izaten ziren, familiak atzean utzi zituztenak, bizitza hobearen bila. Oso baldintza gogorretan lan egin zuten, 12 eta 14 ordu bitarteko lanaldietan; askotan kontraturik gabe; eta horietako askok ezkutuan pasatu behar izan zuten muga, pasaporterik ez zutelako. Baztango (Nafarroa) 15 emakumeren esperientzia biltzen du dokumentalak.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Jon Abril Olaetxea.
  • Elkarrizketatuak: Anttoni Altzugarai Mitxelena, Juanita Altzugarai Mitxelena, Joxepa Altzugarai Lazkano, Carmen Altzugarai Lazkano, Crucis Apeztegia Gortari, Maittere Arribillaga Danboriena, Pakita Burguete Iratzoki, Mikela Goienetxe Danboriena, Sagrario Goñi Mitxelena, Carmen Indaburu Larrondo, Pakita Iratzoki Beratsain, Felisa Irungarai Inda, Mari Carmen Tapia Goñi, Ramoni Tapia Goñi, Inma Uranga Telletxea.
  • Aditua: Rosa Arburua Goienetxe

Emanaldia: Filmoteka Nafarroan programa: Urriak 31, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur guneko areto handian. 

Sarrerak: euro bat. 

 
Erlazionatuak

Gertuko istorioak

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso 2022 urr 31 Altsasu