Mari Romerok Etxetorre Goikoea. Donde no existe el olvido nobela kaleratu du eta azaroaren 9an, asteazkena, 18:30ean, Iortia kultur gunean aurkezpena eginen du. Altsasun bizi izan zuen idazlearen laugarren lana da, eta Garazi arkitektoaren istorioa kontatzen du. Jauregi etxe baten zaharberritzea egiteko kontratatzen dute. Txikitatik harreman berezia izan du eraikinarekin.