Soldata eta pentsio duinak aldarrikatuko dituzte

Guaixe 2022ko azaroaren 14a

Azaroaren 19an, larunbata, Sakanako Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazioa izanen da Altsasun. 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak azaroaren 19rako manifestazioak deitu ditu, eta Sakanako elkarteak Altsasuko Foru plazatik eginen du mobilizazioa, 17:30ean. Soldatak eta pentsioak KPI Kontsumoko Prezioen Indizearekin bat egitea eta aberastasuna banatzea aldarrikatuko dute, besteak beste.